Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusaren Errektoreordetzak antolatzen duen "Tipi-Tapa osasunez" martxaren hamargarren edizioa izango da igande honetan, apirilaren 28an, goizeko 9:30etik aurrera. Martxak lehen aldiz lotuko ditu Bilboko San Mamesko eraikin berria Leioa eta Erandioko campusarekin. Izan ere, irteera EHUko Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan jarri dute eta helmuga, berriz, Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian. Tipi-Tapa Osasunez ekimenak honako helburuak ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea. Izan ere, hamargarren edizioan, irteera San Mameseko eraikin berritik izango da, non Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U.E eta Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola kokatuta dauden. Argazkian, txikienek ere egin dezakete ibilbidea / cc-by-nc-sa
Josi Sierra.