Algortako
Abian kultur elkarteak gogotsu amaituko du apirileko hilabetea. Izan ere, asteburu honetarako ekintzaz beterik jarri die egutegia kulturzale algortarrei. Gaur, ostirala, arratsaldeko 6etan, "Enaitzen abenturak euskal mitologian" ipuin kontaketa gozagai izango dute txikienek elkartean bertan.
Enaitz ipuin kontalaria
Taupaka euskal sorkuntzaren sustapenerako kultur elkarteko kidea da eta lan horren bidez, "euskararekiko eta naturarekiko begirunea eta maitasuna" lantzen du, euskal mitologiako ipuinak erabiliz. Azaldu duenez, partaideen "parte hartze zuzena bultzatzen" du, "haiek izango baitira benetan kontaketako protagonistak". 6etatik aurrera, Enaitz abenturazalea umeen artean gogoz kontatu eta antzeztuko duen ipuina, "Euskal Herriko mendi eta basoetan barrena aspalditik ibili eta bertan Makilakixki, Garbantxito, Sorginen edota Galtzagorrien gainean entzundako pila bat kontuez osatu du. Bestalde, bihar, kirolzaleei egingo die tartea Abianek eta, beste hainbat tabernek bezala, arratsaldeko 6etatik aurrera Athletic-Barcelona partidua zuzenean emango dute. Azkenik, igandean, Domeka Lila izango da eta ohi legez 18:00etatik aurrera zine-forum feministako beste ale bat proiektatuko dute, oraingoan "El método" filma. Argazkian, filmaren kartela.