Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak
Ernai gazte eragilearen
Ernaiantolakundea.org webgunea ixteko agindua eman du gaur, kautelazko neurri gisan. Magistratuaren ustez, Xabier Lopez Peña euskal presoa zena goraipatzen da webgune horretan eta beraz, "ETAko buruzagi eta erakunde horretako partaide" bat goratu izana leporatzen dio webguneko arduradunei. Espainiako Poliza Nazionalak Nafarroan duen Informazio Brigadak ostatatze zerbitzua ematen duen enpresa eta gunea kudeatzen dutenak identifikatu ostean, webgunea ixtea agindu du Velascok. Halere, hiru eguneko epea jarri du neurriari helegitea jartzeko.
Berria.infok kaleratu duenez, "Terrorismoa goratzea" egotzi diote jada Aitor Ortuondo izeneko webgunearen ustezko arduradunari.
Ekostat Informatica, SL Gorlizko hosting enpresako langilea da Ortuondo. Komunikabide horren arabera, Velascok maiatzaren 9rako deitu du Ortuondo deklaratzera, inputatu gisa. Pasa den apirilaren 16an
Iker Rodrigo Basterretxea Bizkaiko Sorturen koordinatzailea atxilotu zuten bere aginduz eta gaua La Salveko kasernan eman eta magistratuaren aurrean deklaratu ostean,
aske baina auziperatuta utzi zuen, Lopez Peñaren hilotzari egindako harreretan "terrorismoa goratzea" ere egin izana leporatuta. Irudian, Velascok salatutako irudia / © Ernai.