Erandioko Kalezulo gaztetxeak, afari akustikoa izango du gaur iluntzean. Hilero legez, Herrirak deitutako Azken Ostiralaren ostean izango da hori, 21:00ak aldera. Hilabete honetako saioan, musika indie, rock eta soul egiten duen Tou taldeak eskainiko du emanaldia. Jone Ibarretxe itzubaltzetarrak eta Antton Goikoetxeak iaz abiatutako proiektua Arte Ederretako fakultatea utzi ondoren gauzatu zen. Momentuz, Areeta, Neguri, Itzubaltzeta / Romo eta, Algortan jo dute, areto txikietan. Afarirako sarrerak bost eurotan eskura daitezke, menua pasta pistoduna, arrautza egosiak tomatearekin eta ezusteko azkenburukoa izango da. Besteak beste, Mikel Etxaburu poeta, Peru eta Inazio Vidal bertsolariak, eta El Trio Calavera taldea zein Hesianen Zuriñe eta Fran musikariak izan dira orain arte Erandioko afari akustikoetan. Argazkian, Jone Ibarretxe eta Antton Goikoetxea, Tou / © Samuel Goirigolzarri.