Algortako
Ernai taldeak
Ideien guda izeneko bitakora sortu berri du, eragilearen beraren formazio espazioa izan dadin. Gazte eragileak blogaren sarreran azaldu duen lez, "gazte perspektiba galdu barik, printzipio eta ideologia jakin batzuen baitan (independentzia, sozialismoa eta feminismoa) sortu den gunea dugu Ideien Guda". Algortako zein Uribe Kostako edozein gazteri irekita dago eremu hori eta baliatzera deitu dute, "jakintza ez dalako teoria soila eta praktika burua astindu gabe ez doalako inora". Webgunea irakurri eta bertan proposamenak egiteaz gain, proiektuan sortuko diren hainbat ekimen presentzialetan ere parte hartzera deitu dute. Horiek, iragarri dutenez, "kafe tertulia" formatuan abiatuko dituzte, parte hartzea errazte aldera. Lotsak eta beldurrak gorde eta eztabaidatzera joateko gonbitea egin dute "hori baita formatzeko biderik naturalena (etxean, kalean, ohean zein parrandan egiten baitugu)" Lehenengo kafe solasaldia LOMCE Legeari buruz izango da eta bihar bertan, larunbata, egingo dute, arratsaldeko 5etan, Algortako Abian kultur elkartean. Interesatuta dagoen oro hurbil daiteke. Webgune hau astelehenean ireki zuten gazte algortarrek eta, beraz, ez du inolako loturarik gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak
Euskal Herriko Ernairen ataria ixteko aginduarekin. Argazkian, LOMCEren inguruan Gazte Danbadan egindako mintegia / © Algortako Ernai.