Etzi, osteguna, maiatzaren 2an, Uribe Kosta eta Erandioko bederatzi haurreskoletan izena emateko epea zabalduko dute, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeentzako. Eskaerak 2013ko maiatzaren 8ra arte jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek aurkeztuko beharko dituzte, maiatzaren 13ra arte, dagokien honako zentroren batean: Altzaga, Altzoan (Leioa), Artatza (Leioa), Astrabudua, Egunsentia (Algorta), Erandio Landa, Plentzia, Sopela edo Urduliz. Behin-behineko zerrendak datorren ekainaren 14an argitaratuko dira; erreklamazioak ekainaren 17tik 28ra egin ahal izango dira eta behin-betiko zerrendak uztailaren 10ean emango dira ezagutzera. Haurrek irailaren 5ean hasiko dute ikasturtea. Argazkian, Altzaga haurreskolak ate irekien eguna izan zuen pasa den apirilaren 23an / © Erandioko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!