Parot doktrina izango du gaur eztabaidagai Getxoko Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 30a, 17:29

Getxoko Bilduren Udal Taldeak aurkeztutako mozioaren bidez, Getxoko Udalaren Osoko Bilkurak eztabaidatuko du gaur 197/2006 doktrinaren aurkako testua. Bilduk euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe uztea eta Itzubaltzeta / Romoko preso politiko eta udal langile ohia den Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" 2013ko Maiatzaren 4ean aske uztea eskatzen du, 197/2006 doktrina ezarriko izan ez baliote irten beharko litzatekeen eguna. Itzubaltzetako Herrirak auzokideak deitu ditu arratsaldeko 5etatik aurrera Udalbatzara joatera, soinean "Gonzaloren eskubideen aldeko olatua" irudikatzen duen elastiko urdina jantzita. 1.300 auzokideren eta hamaika talderen babesa du "Kitxu"-k. Era berean, besteak beste, eskualdean Sopela, Leioa, Plentzia eta Erandioko Udalek bat egin dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak 2012ko uztailean 197/2006 doktrina ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ezartzen zuen epaiarekin. Hori dela eta, doktrina bertan-behera uztea eta dagokien presoak aske uztea eskatu dute. Urdulizko alkateak, berriz, kontua "garrantzitsua ez zela" iritzi zion. Argazkian, pasa den larunbatean Gonzaloren askatasuna aldarrikatzeko egindako agerraldia.

Getxoko Bilduk aurkeztutako mozioa



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun