Gaurkoa da enpresak azken zortzi hilabetetan aplikatzen duen bigarren salneurri hazkundea, izan ere irailaren 1ean beste igoera bat abiatu zuen metroak, Espainiako Gobernuak agindutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako BEZaren igoera dela eta.
Creditrans eta Gizatrans txartelen amaiera
Bestalde, atzotik aurrera, Creditrans eta Gizatrans txartelak jada ez dira metroan saltzen eta Barik zein Barik Gizatrans euskarrietan soilik eskuratu ahal izango dira. Dena dela, halako magnetikoak erabilgarri egongo dira urtea amaitu arte. Barik euskarria erosi eta kargatzea metroko geltoki guztietako makinetan egin daiteke. Barik Gizatrans euskarria, berriz, Bezeroen Arretarako Bulegoetan erosten da, kargak, ordea, makinetan egiten dira.