El Columpio Asesinori dagokionez, espainolez abesten duen talde hau Iruñean sortu zen 1999an. Taldearen estiloa ezin da erraz sailkatu eta, nahiz eta rock eta pop doinuak ardatz nagusi hartu, beste estilo batzuetako erritmoak ere uztartzen dituzte, esaterako punka eta musika elektronikoa, Pixies, Sonic Youth edota The Clash taldeetan oinarritzen direla.
2001. urtean Villa de Bilbao lehiaketan bosgarren postua lortu zuten eta Benicassimeko Nazioarteko Lehiaketan Proyecto Demo 2001 saria irabazi zuten. 2002an Jaengo Lagarto Festival jaialdiko lehiaketan garaile atera ziren eta debuteko diskoa kaleratu zuten, "El columpio asesino", hain zuzen ere. 2003ko Benicassimeko jaialdian aurkeztu zuten hori.
Une horretatik aurrera taldea nabarmentzen hasi zen. Fnaceko Talentu Berriak izendatu eta "Obra Social Caja Madrid" proiekturako hautatu zuten. Azken ekimen horren eskutik zenbait espetxetan jardun ziren.
2006an "De mi sangre a tus cuchillas" bigarren diskoa kaleratu zuten eta horretan bere estilo berezia erakutsi zuten berriro ere. 2008an hirugarren lana grabatu zuten, "La gallina" izenekoa eta nazioartean aritu ziren biran. 2011n "Diamantes" kaleratu zuten, estudioko laugarren lana eta zaleek zein kritikikariek harrea ona eman zioten. Egun, Álvaro Arizaletak (ahotsa eta bateria), Raúl Arizaletak (gitarra), Iñigo Solak (tronpeta, perkusioak eta sintetizadoreak), Cristina Martínezek (gitarra eta ahotsa) eta Daniel Uleciak (baxua) osatzen dute El Columpio Asesino.