Larunbat honetan, maiatzak 4, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun eguna izango da Algortan eta Getxon. Horrenbestez, 14:30ean egingo dute herri bazkaria Abian kultur elkartean. Bazkaldu ostean, berriz, musika doinuekin nahastuko dira errepresaliatuen aldeko aldarrikapenak. Izan ere, elkarren jarraian, hiru kokaleku ezberdinetan egongo dira kontzertuak: batetik, Abianen, Garrasika taldeak joko du, 16:00etatik aurrera. 17:00etan gutxi gora behera, berriz, Erasoka eta talde sorpresa izango dira kontzertuan, Amesti kaleko K-set tabernan. Azkenik, 19:00etatik aurrera, Fiachras, Sumision City Blues eta Sons of K-set taldeak igoko dira Getxoko Txorimalo gaztetxeko agertokira. Azken horretarako sarrera 5 eurotan egongo da. Hain zuzen ere, ,
Algortako Herrira bilguneak iragarri duenez, gaur da azken eguna bazkarirako txartelak erosteko. 5 euroren truke salgai daude, Abian eta K-set tabernetan. Argazkian, egun berean, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso itzubaltzetarra zen kalera ateratzekoa, 197/2006 doktrina aplikatu aurretik / cc-by Algortako Herrira.