Gaur, osteguna,
errenta aitorpena aurkezteko epea zabaldu du
Bizkaiko Ogasunak. Arratsaldeko 5etarako 5.000 deklarazio baino gehiago jaso dute Internetez. Halere, foru erakundeak 35.000 aitorpen-zirriborro bidali ditu herritarren etxeetara aurretik, apirilaren hasieratik. Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 498 milioi euro bueltatu beharko ditu Errenta Kanpainan zehar. Gauzak horrela, gaurtik eta datorren ekainaren 28ra bitartean, aitorpena aurkezteko edo onartzeko epea izango dute zergadunek. "Zuretzako, Bizkairako" da aurtengo kanpainaren leloa. Bizkaiko Ogasunak iragarri duenez, 610.000 errenta aitorpen biltzea espero du. Horietatik %79,18k zergadunen aldekoak izango dira, eta 498,4 milioi euro bueltatuko zaizkie zergadunei. Gainerako aitorpenak, berriz, ordaintzekoak izango dira. Azken horiei esker, Ogasunak 208,4 milioi euro bilduko ditu. Halaber, Bizkaiko Ogasunak 57 milioi euro jasoko ditu, 6.000 zergadunek ordaindu beharko duten ondare-zergari esker. Argazkian, Miribillan egoitza duen
Uxue Bilbao Basketi
3,7 milioi euroko zorra barkatu izanagatik kritika gogorrak jaso ditu Jose Luis Bilbaok zuzentzen duen foru Gobernuak / cc-by-nc-nd
Gonzalo Iza.