Aipatzekoa da lehenengo aldia dela klub bizkaitar batek jarleku mugikorreko Euskadiko txapelketa bat irabazten duela, orain arte gipuzkoarrak, eta batez ere Orio eta Hondarribia, baitziren modalitateko txapeldun handiak.
Raspas arraun taldeko eskifaia "lemazaindun zortzikoa" jarleku mugikorrean eskarmentu handia duten arraunlariek osatu dute: Jon Carazo, Ander Zabala, Marcos Morales, Imanol Calvo eta Mario Arranz, besteak beste.
Argazki gehiago ikusgai (© Raspas arraun taldea
Raspas Areetako arraun taldeak jarleku mugikorreko Euskadiko txapelketa irabazi zuen atzo Legution, "8+" deritzoten modalitatean. Lehenengo aldia da talde bizkaitar batek txapel hori eskuratzen duela. Klubeko kideek jakinarazi dutenez, Hondarribia eta Orio ziren faborito nagusiak, baina getxoztarrak biei gailendu zitzaizkien: "elkarte areetarrak txapelketa handia egin du, finalean zein aurreko bi sailkatze saioetan nagusi izanik, eta bere kalitatea eta indarra berretsiz, joandako astean erakutsi zuen bezala,