
Bihar, larunbatarekin, Bizkaiko Eskola Kirolen XXXII. jardunaldiak abiatuko dira Basaurin. Bertan, atletismo probak egingo direla. Halere, kirol saio gehienak bihar zortzi, maiatzak 11, hasiko dira. Egun horretan, Algortako Ereaga hareatzak eta Getxoko Andra Mari frontoiak hondartza-boleibola eta patinaje artistikoa hartuko dute, hurrenez-hurren. Bizkaiko kirol federazioek antolatutako jardunaldiak Etxebarri, Sestao eta Gernika-Lumoko kirol instalazioetan ere burutuko dira, hilaren 12, 18 eta 19an ere neska-mutilek parte hartzeko aukera izango dutela. Aurtengo edizioan 5.000 ume baino gehiagok hartuko dute parte Bizkaiko Eskola Kirolen jardunaldietan, denboraldi osoan zehar jokatu izan dituzten kirol modalitate ezberdinetako Bizkaiko ordezkari legez. Argazkian,
Show Getxo patinaje klubak Getxoko proba antolatzen lagunduko du / © Getxo.net.