Erandioko Fano auzoan desgaitasun intelektuala pairatzen dutenentzako egoitza-zerbitzua ematen duen Zeru Aundi Club Hogar elkarteak aurten 75.000 euroko foru diru-laguntza jasoko du, iaz eskuratu zuen kopuru bera, alegia. Horrela erabaki zuen pasa den asteartean Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak. Halere, Unai Rementeria Maiz Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuaren arabera, "Zeru Aundirekin sinatutako hitzarmena beste esfortzu bat gehiago da desgaitasuna dutenentzako egoitza-plazei eta eguneko zentroei eustera zuzendutakoen artean". Egoitza horretan adimen-desgaitasun ertaina edo larria duten pertsonak zaintzen dituzte. Erabiltzaileak 24 ziren iaz. Erandioko egoitzak familian emandakotik hurbil dagoen zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die pertsona horiei, eta helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonen gizarte inklusioa sustatzea eta pertsona horien ahalmenen garapena eta bizi-segurtasuna lortzen laguntzea. Argazkian, Unai Rementeria, eskuman, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren aurrean foruei zina ematen, pasa den urtarrilean / © Bizkaiko Foru Aldundia.