
Bihar, larunbatarekin, Sopelako XIII. Artisautza Azoka hartuko du Larrabasterrako Urgitxieta plazak. Bertan, Burdinlantzea, etxeko apaingarriak, gozogintza, bitxiak, zeramika, otargintza, larrua... eta Euskal Herriko artisauen hamaika lan gehiago eskura izango dira. Aurreko urteetan legez, azokan eskuz egindako hainbat produktu erosteko aukera izango dira. saltokiak 11:00etan zabaldu eta 20:00ak arte egongo dira zabalik, 15:00etatik 16:00etara artisauek bazkaldu ahal izateko itxita egongo direla. Artisauen postutxoez gain, sopeloztarrek eta bisitariek ikuskizun bi izango dituzte goizean eta arrastian. 13:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen "Txangoa" ikuskizunaz gozatu ahal izango dute. 19:00etan, berriz, Erdizka Lauetan talde ezagunak kontzertua eskainiko du, eta dantzan egiteko aukera izango da. Argazkian, aurreko edizio bat / © Sopelako Udala.