Bi pertsona ospitaleratu dituzte Sopelan izandako istripuagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 3a, 23:10

69 urteko gizon bat eta 66 urteko andra bat zauritu dira gaur eguerdian Sopelan izan den trafiko istripuan. Zaurien garrantzia dela eta anbulantziaz garraiatu dituzte Gurutzeta ospitalera, bertan artatu ditzaten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ezbeharra Bi-9986 errepidean jaso da, Sopelako udalerrian, goizeko 11:50ean. Oraindik ikertzen dituzten arrazoiak direla medio, Renault Megane modeloko turismo bat errepidetik atera eta errailen arteko murruaren aurka egin du talka, Getxorantz zihoala. Ibilgailua gurutzatuta lotu da Sopelako saihesbidera sartzeko adarrean. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun