Eider Zuriarrainen atxiloketa salatu nahi du
Bizkaiko Sortuk. Beste bederatzi lagunekin batera, joan den otsailean epaitu zuten Eider Zuriarrain Espainiako Auzitegi Nazionalean eta, joan den apirilaren 16an, zazpi urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Zuriarraini. Ezarritako zigorraren kontra helegitea jarrita bazuen ere, gaur [atzo] Ertzaintzak Sondikan atxilotu du. Bestetik, bihar [gaur] eta etzi [bihar] ospatzekoa zen Bizkargi Eguna debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, bai Bizkargi mendian egitekoak ziren ekitaldiak, zein Larrabetzun ospatu behar zirenak. Horrez gain, Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari eskatu dio ospatu ez dezaten beharrezko neurriak hartzeko. Errepresioan, debekuan, eta blokeoan tematzen den Estatu espainiarraren aurrean, marko demokratikoaren mesedetan arituko den gizarte mailako metaketa zabala behar du herri honek. Aro politiko berri batean murgildurik gaude, eta jokoan dagoena herri honen gehiengoaren borondatea bururaino eramatea da, hots, herri izan eta herri gisa erabakitzea. Eider Zuriarrainen atxiloketa, zein Bizkargi Egunaren debekua Estatu espainiarraren blokeoaren estrategiaren baitan kokatzen ditugu, aro politikoari bide eman beharrean, tematu egiten da behin eta berriro Estatu espainiarra beste garai bateko eredu berdinean. Argazkian, Bizkaiko Sorturen Herrialde Kontseilua / cc-by-sa Sortu.