Iparraldeko euskaldunek Paristik –Parisa– Parisko moldea erabili arren, eta beste adibide bakan batzuk ekar daitezkeen arren, ezin da justifikatu toki izen guztiekin, sistematikoki, horrela jokatzea. Esan bezala, normalena eta naturalena "e" bat tartekatzea da, izen arruntetan bezala; edo, kasurako, "New Yorkeko" esatea eta ez "New Yorko".
Baina moden eraginez –eta asko ditugu aspaldian euskaraz–, igual laster entzungo dugu "Errealgo jokalariak", edo "otsailgo izotzak", edo...
Badakizue, "bi mila hamahiruko" (sic) beste moda zatar bat.
Joseba Butron Jauregi euskaltzain eta irakasle algortarrak atzo "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua
[©