Epai irmoa ez duten arren, Ertzaintzak Juan Mari Maizkurrena donostiarra eta Xabier Atristain hernaniarra atxilotu ditu gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Atxiloketak 14:15 eta 15:00 bitartean izan dira. Mariezkurrena Hernanin atzeman dute, eta Atristainek, aldiz, bere burua aurkeztu du Donostiako ertzain-etxean, Auzitegi Nazionalak zigorra betetzeko agindua ezagutu ondoren. Biak ala biak
Jon Rosales algortarra absolbitu zuten kasu berean epaitu eta orain bi aste zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Atzo atxilotu zuten Eider Zuriarrain gazte deustuarra bezala, 2010ean Ibai Beobide ustezko ETAko kidea muga zeharkatzen laguntzea leporatu zieten biei. Atristaini ETAko kidea izatea egotzi eta 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Maizkurrenari, ordea, 7 urte eta 6 hilabete jarri zizkioten "ETAri laguntza eman" ziolakoan. Fiskaltzaren arabera, Algortako bizilaguna izandako Jone Lozano Miranda gatibu leitzarra ere haiekin izan zen, baina oraingoz ez dute epaitu. Argazkian, Xabier Atristain 2010eko apirilaren 7an, Espainiaratu zutenean / © Espainiako Barne Ministerioa.