Eneko Perez getxoztarrak nazioarteko atxilotze operazioa jasan zuen 2011ko ekainaren 22an. Perez
Igualdad Animal taldeko kidea da, eta "ekoterrorista" izatea egotzita, Guardia Zibilak ekaineko sarekadan atxilo hartu eta bost egunez ziegan izan zuen, inkomunikatuta. Ondoren, 19 egun pasa zituen espetxean, 2007 eta 2009 bitartean Galizian makina bat bisoi askatu zituelakoan. Enekok animaliak askatzeko hainbat ekintza publikotan parte hartu du, baina argi utzi du Galiziako hura "muntaia" hutsa dela. Operazio hartan, AEBko FBI agentzia federalak eta Europako Interpolek ere esku hartu zuten. Beste hamaika
auziperatuak bezala, egun Perez behin-behineko askatasunean dago. Horretaz guztiaz, zein mugimenduak 80 hamarkadatik jaso duen kriminalizazioaz mintzatzeko, hitzaldi jira abiatu zuen pasa den ostiralean Euskal Herritik eta Estatu espainoletik, Eladio Ferreira galiziarrarekin batera. Ostiralean Bilbon izan ziren, gaur Donostian eta bihar Iruñean emango dute hitzaldia. Halere, prest daude solasaldi gehiagotan parte hartzeko. Hilaren 25era arte lotuta dituzte egun guztiak. Argazkian, Eneko Perez / cc-by Adok Perez - Voemy Factory -
Diagonal.