Bi gidari atxilotu dituzte Uribe Kostan asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 6a, 15:04

Ertzaintzak sei gidari atxilotu ditu pasa den asteburuan Bizkaiko errepideetan, bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, atzemandako bi lagun Uribe Kostan harrapatu zituzten. Lehenengo kasua Leioan izan zen, larunbatean, goizaldeko 5ak aldera. Ordu horretan ertzain patruila batek auto bat geldirik ikusi zuen kale erdian. Gidaria alkoholaren eraginpean eta gidatzeko baimena ez zuela baieztatu ei zuten poliziek. Algortan, berriz, igandean atxilotu zuten 38 urteko gizonezko bat. Goizeko 8:30ak pasata, gizona era irregularrez gidatzen zebilen Faduratik, autoan beste hiru gizon eta umetxo bat zihoazela. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun