Lonja itxiko dute
Getxoko Udalak adierazitakoaren arabera, azken hiru urteotan Udaltzaingoak gertaera jazo zen lokalean zaratagatik edo molestatzeagatik lau gertakariren berri jaso du. Horien ondoren, tokiko poliziak aktak zabaldu zituen, beharrezko instrukzioak bideratu zituztenak. Era berean, aipatutako aldean hainbat zaintza-lana burutu zituzten eta pasa den uztailaz geroztik ez da inolako kexarik izan, azaldu dutenez. Aldi berean, Hirigintzako sailak jarduera erregularizatzeko dilijentziak ireki zituen. Establezimenduaren jabeak pasa den azaroan idatzi bat aurkeztu zuen eta horretan 90 eguneko epea eskatu zuen lokala erregularizatzeko proiektua prestatu eta aurkeztu ahal izateko. Hala ere, aipatutako epea inolako proiekturik aurkeztu gabe pasa dela ikusita, Udalak aipatutako jarduera itxi egingo du. "Esan ere, Bizkerre inguruan bi lapurreta-saiakera baino ez direla izan (ibilgailu batean eta denda batean) eta beste behin pneumatiko batzuk sutan agertu zirela lokalaren atean. Pasa den uztailaz geroztik ez da deirik izan; ezta zaratagatik edo eragozpenengatik kexen berri ere. Horregatik asteburuan udalerrian gertatutakoa gertaera tragiko puntual bat izan da", gaineratu dute Udaletik.
Estereotipo faltsuen kontra
Azkenik, pertsonen jatorria aipatu izanak penatu egin du alkatea, gertaera “pertsona baten heriotza tragiko eta bortitza izan denean, delitu zehatz baten ondorioa izan dena eta ustezko erantzule zehatz batekin, jadanik atxilotua izan dena eta Justiziak epaituko duena non jaio den kontuan hartu gabe”. “Kolektibo etniko baten estigmatizazioa mantentzeak bizikidetzarako argi eta garbi kaltegarriak diren estereotipo faltsuak indartzea baino ez du eragiten”, nabarmendu du Imanol Landak.