Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea eskatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 6a, 22:14

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea egin zuen pasa den ostiralean, maiatzak 3, Eskumaldeko LAB sindikatuak. Kontzentrazioa Algortako Telletxe plazan egin zuten sindikatuko dozenaka kide eta zaleek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Argazkian, pasa den ostiralean egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun