Bihar, asteazkenean, zirkulazioa etengo dute Algortako etorbidean Telletxe kalea eta Neguriko Dario Regollosko errotondaren arteko ibilbidean. Trafiko mozketa gaueko 11etatik goizeko 6etara izango da. Etzi, ostegunean, ordea, zirkulazioarentzat itxiko den bidea Telletxe kalekoa izango da, Sarrikobaso eta Maria Goiri kaleen artekoa. Gau horretan, 22:00etatik goizeko 6etara egongo da itxita bidea. Kale tarte horretako aparkalekuak ere libre utzi beharko dituzte lanak amaitu arte. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, gauez ibilgailuentzat bideak ixteko erabakia Algortako etorbidean eta Telletxe kaleko leku batzuetan bide-zorua konpontzeko lanak errazteko hartu dute. Lanak zatika egingo dituzte. Horregatik guztiagatik, lan horiek direla eta ipiniko duten seinaleztapenari adi egoteko eta aipatu orduetan konponduko dituzten bideetatik ez ibiltzea eskatzen diete Udaletik gidariei. Azkenik, Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, herrilanak udalerriko beste toki batean.