Ikerketak bitxiok ustez lapurtu zituzten lau gazteak identifikatzea ahalbidetu zion Ertzaintzari, guztiak ere 13 eta 14 urte arteko adin txikikoak. Poliziek Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri zituzten lau adin txikiko, euren familiartekoen etxeetatik bitxiak lapurtzea egotzita. Lapurtutako bitxiak bi ezagunen esku jartzen zituzten, antza, gazteek urrea salerosteko dendetan sal zitzaten. Segurtasun Sailaren arabera, "antza bitxiak lapurtzearen arrazoia haxixa kontsumitzeko nahikoa diru lortzea zen".
Horrez gain, lapurtutako materiala saldu ei zuten 18 eta 19 urteko bi mutil gazte identifikatu eta atxilotu ditu Ertzaintzak, aurrekoen ezagunak. Adinez nagusi diren bi gazteoi errezibitze delitu bat egotzi diete, bitxiak lapurtutakoak zirela zekitelakoan.
Ertzaintzak ikerketekin aurrera jarraitzen du adin txikikoek antzeko beste kasu batzuekin zerikusia duten zehaztu ahal izateko.
Ertzaintzak 13 eta 14 urteko lau nerabe eta 18 eta 19 urteko bi gazte, seiak gizonezkoak, atxilotu zituen pasa den astean Getxo udalerrian, ustez bitxiak lapurtu eta saltzeko asmoz jasotzeagatik, gaur Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Neguriko ertzainek apirilean hasi zuten ikerketa bi salaketa jaso ostean. Biktimen arabera, hainbat bitxi, horietako batzuk balio handikoak, desagertu ziren euren etxeetatik. Hasierako ikerketen arabera ertzainek egiaztatutzat jo zutenez, "biktimetako baten iloba bere izebaren etxean sartu zen hiru lagunekin izeba bera oporretan zegoela baliatuta, eta, jarraian, hainbat bitxi lapurtu zituzten". Adin txikikoen senitartekoekin harremanetan jarri ostean, ertzainek horietako baten amak berak ere hainbat bitxi falta zituela jakin ahal izan zuten. Ikerketekin aurrera jarraituz, Getxo udalerriko hainbat dendari saldutako bitxietako batzuk berreskuratu ahal izan zituen azkenean Ertzaintzak.