Hezetasun auzoko jaiak ez desagertzeko batzar irekia bihar egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 8a, 13:27

Algortako Hezetasun auzoko jaiak "egoera larrian" eta "arriskuan" daudeneko iritzita, bihar, osteguna, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo dute batzar irekia. Jai batzordeko kideek antolatu dute batzarra eta auzokide guztiei deitu diete parte hartzera, festak desagertzeko zorian edo kinka larrian ikusita. Arratsaldeko 8etan jarri dute hitzordua. Laguntza eskea eragin duten arazo nagusiak bi dira. Alde batetik, Udalak %25eko "murrizpen oso latza" burutu izana eta, beste aldetik, jai batzordean dabilen lagun kopurua "gero eta murritzagoa" dela, jaien antolaketa lanketa handiari eusten uzten ez duena. Auzoko jai batzordeak adierazi duenez, "gure auzoko jaiak oso aspaldikoak badira ere, hemendik aurrera eta etorkizunean hauek ospatzeko hainbat oztopo azaldu dira. Horregatik, auzokideen laguntza beharrezkoa da! Auzoko jaiak auzoak berak atera behar baititu aurrera!". Serio demonio galdetu diete auzokideei: "Auzoko jaiak desagertzen utziko al dituzu?". Argazkian, Los Broncos taldea Hezetasun auzoko jaietan jotzen, 2011n.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun