Autoak espaloietan
Erandioko PSE-EEren irudikoz, plaza horretan Getxo kaleko luzapenean diren etxebizitzetarako zein kultur zentrorako sarbideetan egoera oso negatiboa da: "lurzorua irristagarria da, lauzak oso leunduta daudelako eta, gainera, olioa dago, ondoko etxeetako parking-eko sarbidean ibilgailu batzuetatik eroritakoa". Otermin kexu agertu da salaketa behin eta berriro eginagatik Udalak "ez duelako ezer egin" eta "oinezko batzuk gehiago erori direlako, haietako batzuk lesio larriak izan dituztela".
Azkenik, ibilgailuak uzteko toki faltak eraginda, hainbat gidarik autoak espaloietara igo eta pasabidea oztopatzen dutela kritikatu du Oterminek. Horregatik guztiagatik PSE-EEk Joseba Goikouria alkateari eskatu dio espaloiak eta aisialdi guneak konpontzeko premiazko plana abia dezan, Josu Murueta plazatik hasita. Era berean, aparkalekuak zaindu eta oinezkoen zirkulazioa oztopatu ez dadin neurriak har ditzan eskatu diote.