Aterpe Leioa Gazteguneak Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketako finalisten izenak ezagutarazi ditu gaur. Guztira, 109 taldek parte hartu dute musika norgehiagokan. Metal modalitatean, Unbreath erandioztarra eta Arrigorriagako Incursed taldeak dira finalistak. Pop Rock modalitatean, berriz, bi finalistak atzerritarrak dira, bata Gaztelakoa eta bestea Herrialde Katalanetakoa. Gauzak horrela, Cromatica Pistona (Madril) eta Sons of Meteora (Bartzelona) sailkatu dira. Talde finalistek Leioako San Juan jaietako egitarauaren baitan joko du, antolatzaileek erabakiko duten datak eta ordutegian. Kategoria bakoitzeko irabazleak 1.600 euroko saria irabaziko du. Halaber, Leioako Udala talde lokalentzako saria Striknina taldearentzat izan da, 600 euro eskuratu dituztela. Itzubaltzeta / Romo eta Leioako musikariek bere lehenengo diskoa, "rosebud" kaleratu eta sareratu zuten pasa den hilabetean, 13 kantu bilduta. Azkenik, Euskarazko Abestirik Onena saria eta dagozkion 600 euroak Brigada Improductiva talde iruindarrark irabazi ditu, "Miña" kantari esker. Argazkian, Strikninako kideak / © Striknina.