Algortarrak berezitsuak direla eta
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) familia handia eta konplexua osatzen duela jakina zen eskualdean. Halere, orain arte gutxik uste zuen legearen bi ertzetatik ibiltzen zirela, haien benetako jarduerei buruz 'omerta' ezarriz. Orain, dena agerian utziko dueneko mehatxua inork ez duela bota arren, 'Cosa Nostra'-renak azalduko dituzte kultur mafiako kideek. Horretarako, bi capo ekarriko dituzte bihar, nora eta Algortako Kasinora, familien arteko bilkura alaitu dezaten. Mafiaburuak Sustrai "umetxoa" Colina eta Unai "patillak" Iturriaga dira, dakiten guztia abestuko dutenak, metraileta askatu gabe. Bilkura fin hori gaueko 10etan hasiko da eta bertaratzeko eroskeria-kopurua gutxienez 25 eurokoa izan beharko da. Ordainketa erak finkatu eta lekua erreserbatzeko 605 704 385 telefonora deitu edo
albegetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Janzkera egokia erabiltzea agindu du 'il padrino'-k. Argazkian, gonbidatuetako batzuk / cc-by-nd Asraffirdauz Abdullah -
SrapDsign Photographics.