Itzubaltzeta / Romoko
Sortu alderdiak herri-eztabaida antolatu du biharko, ostirala, herri horretako kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Ezker abertzaleko erakunde politikoak auzokideak gonbidatu ditu burutuko duten hausnarketa saioan parte har dezaten: "guztion ekarpena ezinbestekoa da gure auzotik Euskal Herri aske, sozialista, euskaldun eta feminista eraiki ahal izateko". Sorturen aburuz, "urtetako borrokaren ondorioz, Euskal Herrian zabaldutako aukera historikako baldintzak sortu ditu ezker abertzaleak". Halere, Espainiak zein Frantziak "ziklo aldaketa oztopatzeko hautua" egin dutelakoan daude, "askapen prozesua zapuztu asmoz". Sortuk, bere aldetik, prozesu hori "bururaino" eramateko xedea hartuta, aldebakartasunez jokatuko du. Era berean, iazko ekainean Itzubaltzeta / Romori buruz egindako eztabaida parte-hartzailean militante eta zaleek proposatu zituzten lan ildoak martxan jarri edo indartzeko unea heldu delakoan daude. Horretarako, alderdiaren herriko egitura sortzea izango dute hizpide. Argazkian, Sortzaile prozesuaren irudi bat / cc-by-sa Erandioko Sortu.