Apirilaren 29an hasi ziren Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopelako Enrike Urrutikoetxea kalea zeharkatzen duen zubian egin beharreko herri-lanak. Obren lehenengo zatia ondo amaitu da, eta maiatzaren 13tik aurrera, astelehena, bigarren eta azken faseari ekingo zaio, Sopelako beheko pasabidea iragazgaiztu eta hobetzeko,
Metro Bilbao garraio enpresak adierazi duenez. Horren eraginez, maiztasun aldaketak izango dira metroko zerbitzuan eta ibilgailuen joan-etorria tartekatuko da Enrike Urrutikoetxea kaleko errepidean. Trenak pasatzen diren ordu eta maiztasunei buruzko informazioa eskura izango dute bezeroek geltokietan, liburuxka eta karteletan; web orrian: www.metrobilbao.net (“hurrengo trenak” atalean); eta bezeroei arreta emateko telefono zenbakian: 944 254 025 (ohiko ordutegian funtzionatzen du: 08:30etik 19:30era ordutegi jarraian astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:30etik 15:00etara). "Geltokietan lan egiten duten Metro Bilbaoko langile guztiak bezeroen esanetara egongo dira, une bakoitzean beharrezko informazioa emateko. Posta elektronikoaren bidez ere eska dezakezue informazioa:
info[abildua]metrobilbao.net", gaineratu dute tokiko iturriek. Larunbat eta igandeko metro zerbitzuari dagokionez, asteburuetako ohikoa izango da, Argazkian, eragindako pasagunea lanak hasi aurretik / © Sopelako Udala.