Bihar eta etzi ibilaldi neurtua hartuko du Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 10a, 22:15

Etzi, igandean, ohiko Ibilaldi Neurtua egingo du Sopelako Urko Mendi Taldeak. Aurreko urteetan bezala, aurten, 28. edizioan, mila lagunetik gora batzea espero dute antolatzaileek. Izan ere, iaz 2.000 bat izan ziren eskualdea zeharkatzen gozatu zuten mendizaleak. Aurtengo ibilbidea apur bat aldatu badu ere, martxak paraje ederrak zeharkatuko ditu aurten ere. Irteera ordutegiak ere ezberdinak izango dira: goizeko 9etan nagusiak eta 10:30ean txikiak. Halere, ohi bezala, Akilino Arriola kaletik irtengo dira, batzokiaren aurretik, alegia. Nagusiek 18 kilometro izango dute aurrean, Urdulizko haitzak, Sopelako kostaldea, Barrikako Goierri eta beste toki ikusgarriak zeharkatuko dituztela. Umeak, berriz, hamar kilometro inguru egingo dute. Izena egunean bertan eman beharko da, doan, irteera baino lehen. Ibilbidean zehar edariak eta fruta hartzeko aukera izango da eta martxa amaitu ostean parte-hartzaileek hamaiketakoa eta hainbat sari izango dituzte eskura udaletxe plazan. Bestalde, bihar, larunbata, arratsaldeko 7etatik aurrera Udaletxe plazan umeentzako jarduerak eta ehunaka lagunentzako txokolatada mundiala izango dira. Argazkian, 25. urteurreneko edizioa / © Tito - Mendimartxak.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun