Arratsaldetik hasita, hainbat musika emanaldi ikusi eta entzuteko parada izango dute gaur eskualdeko melomanoek, gustu guztietarako, gainera. Besteak beste, dagoeneko hastekoa zen Maz Basauri festibalaren gaurko saioa, non Eneko Burzako getxoztarra Christina Rosenvingeren aurreko musikaria den.
Moby Dickek lehen aldiz taularatzekoa da banda batekin eta zaleen ekarpen txikiei esker argitaratutako "Cotard Delusion" diskoa aurkeztuko du Sozial Antzokian. Horretara heldu ezean, Sirokak kontzertua emango du laster Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean Txoriak Negutegian taldearekin batera. Beranduago, 22:00etan Ero eta Virenque Erandioko
Sentinel aretoan arituko dira metal doinuez, sarrera doan dela. Ondoren, 22:30ean, abiatzekoa da Arrutiko Intxaurrak eta Isuo Sasiia kantautore zarauztarren emanaldia Danontzat Plentziako gaztetxean. Isuok euskaratutako poema txinatarrekin osatu dituen kantuak aurkeztuko ditu, baita bere aurreko laneko kantuak ere. Arrutiko Intxaurrakek ere bere kantuez gain, hainbat talderen bertsioak egingo ditu. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, Moby Dick / cc-by-nc-sa
Moby Dick Love.