Hori guztiori gutxi balitz, agente emakume bati birritan espedientea ezarri diote "lanean zebilela menstruazioa izan" eta konpresa jartzera joan zelako, "lana uztea" egotzita. Bizkaiko Guardia Zibilaren jarrera matxista eta atzerakoia gaitzetsi du UGCko idazkari nagusiak. Bestalde, Bilbon buruzagietako bat "tratu txarrak direla eta kondenatuta dago, urruntze agindua du eta ez luke lanean egon behar".
Bizkaiko Komandantzian dagoen entxufe ilegalen kopurua ere salatu dute. Izan ere, hainbat lanpostu atzamarrez aukeratzen dira, "erabateko obedientzian aritzeko". Horrek dakarren arriskua nabarmendu du Matok, agintariek iragan ilunak faltan botatzen dituztela iritzita.
Matoren ustez, Eibarko gertaerak bezalakoak errepikatzea denbora kontua baino ez da. Herri horretan, guardia zibil batek buruaz beste egin zuen 2009an. Era berean, agintari haietako batzuek "terrorismoaren garai gogorretatik" arazoak izan ditzaketela uste du. UGCk emandako datuen arabera, Bizkaian dauden guardia zibilen %40 osatzen dute elkarte hori.