Danontzat Plentziako gaztetxeak reggae eta hip-hop jaialdi zabala hartuko du gaur gauean. Erabat doan izango den ekimen hori arratsaldeko 8etan abiatuko dute, hondartzan, parrillada batez. Jaialdia bezala, zero eurotan gozatu ahal izango da txitxiburduntziaz. Kontzertuan, Bizkaiko reggae eta hip-hop izen propioa duten zenbait abeslari izango dira. Besteak beste,
Mad Muasel reggae eta dancehall abesten duen emakume bilbotarra, Bumclap Teachers taldeko kide ohia eta egun bakarka aritzen dena. Espainolez kantatzen du batez ere;
Shintoma-k, Cirujanos taldeko abeslari bilbotarrak, rap egiten du, espainolez; Manny Ledesmak, "El flakito de Baraka" ezizenez ezaguna, espainolezko rap bakarlaria izateaz gain, Novato taldearentzat koroak ere egiten ditu; Chete edo Salda Dago dancehall-ez aritzen da, eta beste batzuen artean "Patio" kanta ezaguna egin du. Horiez gain, H. Clemenza, Selba eta O'Zeber arituko dira, 23:00etatik aurrera. Haiekin batera izango dira hainbat DJ eta soinulariak: DJ Law, Big Sound Boy, Depeta Sound, Mudo eta Mufasah Beatbox. Argazkian, Mad Muasel / © Mad Muasel.