Fiend-ek "Bilbo Handiko" talde lez aurkezten du bere burua. 2003an bertsioak egiteko sortu zen taldea eta bidean, Celsius, Saratoga edo Los Suaves bezalako taldeekin konpartitu dituzte oholtzak. Kantu propioekin egindako diskoa laster ikusiko du argia. Aitortzen dutenez, hain dira "bihurriak" ezen egiten duten "estiloa ere zein den" ez dakiten. Gauzak horrela, trash, hardcore, crossover, nu metal edo doom nahasten dute, haien aburuz cocktail maila lortzen dutela.
Ost Bermeoko talde mitikoa da. 1990. hamarkadatik martxan dabilena. Erreferente bat izan dira atzetik etorri diren metal talde askorentzat. Iraupen luzeko bost disko kaleratu dituzte urte hauetan guztietan. Azkena, taula gainean aurkezten ari diren 'Bost' lan indartsua. Alerta durangarrak ere 15 urte luzeko musika bidea dute, azken 10 urteetan formazioa aldatu gabe, gainera. Hiru disko argitaratu dituzte.
Ekimeneko kartela
