Argentinako punk doinuen festa bilakatuko da gaur Erandioko
Sentinel Rock aretoak. Izan ere, arratsaldeko 7:30etik aurrera,
Penadas Por La Ley uztailean 20 urte beteko dituen emakumeen punk taldeak zein 29 urtez combat rock jotzen dabilen
Argies gizonezkoen bandak lehen solairuko oholtzara igo eta kontzertu gogoangarria emango dute. Sarrera bost eurotan eskuratu ahal izango da. Halere, emanaldiak gabezi nabarmena izango du, Penadas Por La Ley-ren bateria joleak, Maider, berriki taldea utzi baitu. Halere, beste bi musikariak, Naty eta Fabi, ez dira kikildu eta MCDko Jimmy-ri esker jada lotuta zituzten kontzertuei erantzuteko bira abiatu zuten astelehenean, bizi duten giroa ederki islatzen duena: Kamikaze Tour 2013. Bestalde, Argies Europa zaharretik zehar ari da biran, punk doinuak lantzen dituzte, beraien burua combat rock bezala identifikatuz. Taldea 1984an sortu zuten Argentinako Rosario hirian, herrialdeko punkaren erreferente zuzena bilakatuz. Argentinan kontzertu ugari eskaintzen dituzte, eta era berean, Txina, Europa, Hego Afrika edo Asian ere izan dira. Argazkian, Naty eta Fabi Penadas Por La Ley Taldeko kideak / cc-by-nc-nd Borja Triviño -
Insonoro.com.