Emakumeen zinema tailerraren baitan, bihar, astelehena,
apirilean hil zen
Margaret Tatcher-i filma eskainiko dio
Enclave Getxoko hiritar emakumeen elkarteak. Emanaldia Algortako Villamonte kultur etxean izango da, doan, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Tatcher, jaiotzez Margaret Hilda Roberts, politikari kontserbadore ingelesa eta 1979 eta 1990 bitartean Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen. Phyllida Christian Lloyd emakume zuzendariak 2011n filmatu zuen "La dama de hierro" ("The Iron Lady"), protagonista Meryl Streep aktore ezaguna izan zela. Filma Margaret Thatcherren inguruko kontakizun biografikoa da, "jatorri xumeko andra horrek sexu oztopo eta gizarte-klaseko hesiei aurre eginez, gizonak nagusi diren munduan arrakasta politikoa lortu" zuela hizpide duen filma, Inola Urdulizko emakume elkarteak pasa den hilabetean azaldu zuenez. "Boterea lortzeak dakartzan arazoak eta bidean utzi beharreko guztia" kontatzen duen istorioa da. Argazkian, Margaret Tatcher Ronald Reagan AEBko presidentearekin 1988n / cc-by Ronald Reagan Library.