Urdulizko
Basartena tabernak seigarren urtez antolatu du film laburren lehiaketa. Lanak bihar arte entregatu ahal izango dira, DVD formatuan, Elortza kaleko 19. zenbakiko ostalaritza establezimenduan. Finalerako aukeratutako hamabi film laburrak, berriz, Urdulizko kultur etxean egongo dira ikusgai, uztailaren 27an, gaueko 10etan. Era berean, Bizkaiko Abokatuen Bazkunean proiekzioa izango da, eta baita Plentzia Telebistan ere. Koldo Serra, Borja Crespo eta Aitor Elorriaga zinegileek zein Patxi Urkijo eta Amaia Nerekan Ikus-Entzunezko irakasleek ekaineko ostegunetan batu film labur guztiak ikusi eta 12 hoberenak aukeratuko dituzte, irabazleen izenak aipatutako uztailaren 27an jakinaraziko dituztela. Argazkian, Basartena tabernako arduradunak Javier Bilbao Urdulizko egungo alkatearekin, orain bi urteko lehiaketaren aurkezpenean / © Urdulizko Udala.