Bi gidari atxilotu dituzte eskualdean asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 13a, 15:32

Asteburu honetan bi gidari atxilotu zituzten eskualdean trafiko arauak urratu zituztelakoan. Getxo udalerrian, Getxoko Udaltzaingoak atzeman zuen gidaria. Berangon, ordea, ertzainek burutu zuten atxiloketa. Getxoko Udaltzaingoak gaur goizean jakinarazi duenez, herenegun, larunbat arratsaldeko 3:15ean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuten, "bide segurtasunaren kontrako delitua" egotzita. Azaldu dutenez, aurretik epaileak gida-baimena kendu zion arren, auto bat gidatzen zuelako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, aldiz, ez du zabaldu noiz atxilotu zuten gidaria Berangon, ezta horren zehaztasunik ere. Besterik gabe, alkoholemia kontrol batean atzeman zutela iragarri dute "alkoholaren eraginpean gidatzen" zuelakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun