Mendeurrena ospatu du Areetako Maria Leaniz Mazok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 13a, 16:40

Maria Leaniz Mazo Areetako auzokideak mendeurrena ospatu du gaur etxean. Hori dela eta, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetarako zinegotzia zoriontzera joan zaizkio etxera eguerdian, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuekin batera. Alkate getxotarrak Aixerrota garaikurra eta lore sorta bat opari eraman dizkio. Leaniz Barakaldoko Retuerto auzoan jaioa da eta 13 urte daramatza Getxo udalerrian bizitzen, bertara "inguru atseginaren bila etorri ondoren", udal iturrien arabera. Alaba baten ama, amama eta birramona, gurpildun aulkian kalera irteten segitzen du. Urteetan Bilboko klinika batean lan egin zuen eta bere 100. urtebetetzea animaturik eta ilusioz beterik ospatu du. Argazkian, Leaniz bisitariekin batera / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun