Euskal Herrian behin betiko gatazka konpontzeko aukera dagoen honetan, denon konpromisoa behar da horretarako. Baita PNVrena eta Ertzaintzarena ere.
Zentzu horretan, Madrildik agindutako atxiloketa politikoekin jarraituta, zein da PNVk egiten duen ekarpena Euskal Herrian abian den konponbide prozesuaren alde?
Zein da Ertzaintzak aro politiko berri honetan jokatu beharreko papera? Ez dut uste Urkullu lehendakariak esan bezala polizia integrala izatea Espainiatik bidalitako aginduak betetzea denik.
Hausnar ezazue, eta jakin Euskal Herriaren aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegula. Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira.
Ez dakit gutun hau zure eskuetara ailegatuko denerako atxilotuta egongo ote naizen. Bitarte honetan, gonbidapen zintzo eta zuzena egiten dizut Ondarroara etor zaitezen, eta honetaz guztiaz hitz egin dezagun.
Urtza Alkorta gazte ondarrutar zigortuak gaur eguerdian prentsaurrekoan irakurritako gutun irekia
Prentsaurrekoaren bideoa (cc-by-sa Argia.com)
Ni, Urtza Alkorta, 2010eko urtarrilaren 18an atxilotu ninduten. Orain zuk zuzentzen duzun Sailaren aginduetara zeuden ertzainek eman zizkidaten tratu txarren ondorioz sinatutako deklarazioa da nire auzipetze eta kartzelaratzearen oinarri bakarra. Pasa dira 3 urte eta erdi harrez gero. Horietatik 2 eta erdi kartzelan eman ditut. Eta orain ni atxilotzeko agindua eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari.