Pasa den astean Itzubaltzeta / Romon egin bezala, gaur, asteartea, Leioan greba batzordea eratzeko bilera deitu dute maiatzaren 30eko greba arrakastatsu suertatu dadin. Batzarra Sakoneta kiroldegian izango da, arratsaldeko 7:30ean, "Eskubide sozial eta laboral duinak" lelopean. Atzo ere, Greba Batzordea Sopelan eratzeko elkarrizketan burutu zituen Plaza Beltza kultur guneak, deitzaleetariko bat. Hortaz, litekeena da hurrengo egunotan hitzordu irekia deitzea. Izan ere, maiatzaren 30erako Greba Orokorra antolatu dute Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek zein 60 gizarte eragile inguruk, tartean eskualdeko Erromo Duin, Plaza Beltza eta hainbat langabetu asanblada. Argazkian, 2012ko irailaren 26ko greba orokorreko mobilizazioa Areetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!