Bertsotan ikasteko tailerra dute gaur Leioako berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 14a, 20:03

Leioako Berbalagun egitasmoak bertso saio didaktikoa prestatu du gaurko. Irati Astobieta mintzapraktika taldeen dinamizatzaileak zabaldu duenez, ekimena gaur arratsaldeko 18:30ean izango da, Mastitxu euskaltegiko aretoan. Izan ere, Astobietak argitu duenez, "euskara ikasten ari direnentzako ere badelako bertsolaritza, Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)ko Inazio Vidal, Imanol Uria eta Peio Arondo izango ditugu kantuan, euskara ikasleentzako bereziki gidatutako saioan". Leioako Berbalagun ekimena tokiko udal euskara zerbitzuak, Lamia AEK euskaltegiak, Mastitxu udal euskaltegiak eta Berbalamiñe euskara elkarteak sustatzen dute. Argazkian, Inazio Vidal Gurrutxaga iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun