Paul Asensio Millan preso politiko algortarra kalera irtengo da etzi, osteguna, Alacant aldeko Villena espetxetik.
Asensio 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Madrilgo Soto del Real kartzelan espetxeratu zuten, Angela Murillo epaileak
18/98 auziaren sententzia noiz irakurriko zain. Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Ekin erakunde politiko ilegalizatutako kide izatea, "erakunde terroristako kide izatea", egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea,
zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko
baldintzapeko askatasunean beharko lukeela. Atxilotu ondorengo hilabetetan, Madrilgo Navalcarnerora, Toledoko Ocaña I eta Madrilgo Valdemorora eraman zuten algortarra. 2008ko irailaren bukaeratik, lekuz aldaketa laburrak alde batera utzita, Alacanten dute, Getxo udalerritik 823 kilometrora. Espetxean zela
aita hil zitzaion Asensiori, 2009ko urtarrilaren 23an. Argazkian, 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra
maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten / cc-by-sa Algortako Herrira.