Bihar, asteazkena, "Que pasa en Venezuela? Retos de la Revolucion Bolivariana" hitzaldia izango da Leioako Kurkudi kultur elkartean, Plaza Gorrian. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Alicia Salas Venezuelako Gobernu Nazionalak Misioen Aferetarako duen mandataria eta militante bolibartarra solasean arituko da. Besteak beste, Hugo Chavez Frias komandante eta presidentearen heriotzaren ostean iraultza bolivartarrak, PSUV-k, alderdi komunistak eta bestelako alderdi ezkertiarrek zein Nicolas Maduro presidente berriak mahai gainean dituzten erronkak izango ditu hizpide, tartean jendarteko ongizatea bultzatzeko xedea duten 35 misioetan egin beharreko aurrerapausoak. Era berean, oposizioak hauteskundeen emaitzak ez onartzeagatik sortu den giro gaiztoak ere kalakarako tartea emango du. Zortzi lagun hil ziren Hauteskunde Batzorde Nazionaleko bulegoen, misioen delegazioen eta zentro bolivartarren aurka egindako erasoetan. Argazkian, Hugo Chavez Frias zena 2012ko hauteskunde kanpainan / cc-by-nc-nd
Alex Lanz.