Halere, ez da antimilitaristen bertsioa soilik. Enpresak berak onartzen du bere parte-hartzea armagintza arloan. Orain dela aste bat, prentsa oharra kaleratu zuen Senerrek, otsailean AEBeko ASNE Day kongresuan izan zela iragartzeko. Erakustaldi hori AEBetako Itsas-Ingeniari Militarren Elkarteak antolatu zuen, eta bertan AEBetan ontzi militarrak egiten dituzten ontziolak zein arloko enpresak batzen dira. Senerrek saltokia jarri eta Foran sistema ezagutarazi zuen bertan. Enpresaren ustez, "ontzi militarren eraikuntza arloan erreferentziazko sistemetariko bat da mundu mailan". Apirilean, berriz, Defentsa eta Segurtasunerako Nazioarteko Azokan, Rio de Janeiron, izan zen Sener. Bertan, besteak beste, Pedro Arguelles Espainiako Defentsa Ministerioko Estatu idazkariaren bisita izan zuten, Senerrek berak argitaratu duenez. Enpresak AB212 helikopteroak egokitzen ari da Espainiako Armadarentzat. Azoka berean, Senerrek honakoak ere ezagutarazi zituen: Airbus A350XWB hegazkin militarraren gailu batzuk, HVAC gerra-ibilgailuetan klima kontrolatzeko proiektua, edo Taurus Kepd 350, Iris-T AA, Meteor, NSM eta RBS 70 NG misilen programak. Aipatutako bi albisteak, jakina, adibideak besterik ez dira. Askoz jarraipen handiagoa ematen du Espainiako Defentsa Ministerioak.
"El Pais" egunkariak Senerrek Espainiako Defentsa Ministerioari 2009an saldu zizkion Taurus Kepd 350 misilen inguruan kaleratutako bideoa (© Elpais.com)
Taurus Kepd 350 misilak ekoizten dituen MDBA Systems enpresak egindako aurkezpen bideoa (© MDBA Systems)
Beste sariak
Koldo Iturbe Getxoko Kultura zinegotzien arabera, Aixe Getxo! sariek Getxoko kulturaren munduarentzat urteko topagune bihurtzea dute xede, baita"kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragile eta ekimenek egindako lana, beren konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoa" ere, udalerrian egiten den jarduera kulturala aitortuz. Gainera, ospakizun giroan egin nahi dute, kultura arloan lan egiten duten eragile, erakunde edo pertsonalitate ezberdinen arteko harremanak erraztuz.. Getxoko Udalak antzeko sariak ditu kirolaren, boluntariotzaren eta euskararen arloetan.
Aixe Getxo! sarien hirugarren ekitaldi honetan Kulturaren munduarekin harremanak dituzten sei getxotarrek osatutako epaimahaiak, 13 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. Aurreko edizioetan bezala, eta Koldo Iturbe Kultura zinegotziak azaldu duenez, “goraipamen horietan normalean egiten diren estereotipoetatik ihes egin nahi izan dugu eta Kultura munduan, arlo guztietan, lan egiten duten pertsonak saritu nahi izan ditugu: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientziara edo Berrikuntzara arteko esparruetan lan egiten dutenak”.
2013. urtean saridunak ondorengo hauek izan dira: “Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak” arloan, Kiko de la Rica, zine-argazkigintza zuzendaria; “Arte plastikoak” atalean, Ana Schmidt arkitektoa eta margolaria; “Arte Eszenikoa”-n, Eguzki Zubia aktorea; “Musika Klasikoa eta Garaikidea” atalean, Victoria Aja piano-jotzailea; “Gaur egungo Musika”-n, Daniel Merino konpositorea eta abeslaria; “Literatura”-n, Ibon Zubiaur filosofoa; “Diseinua”-n Ian Mosh enpresa, Olatz Iruarrizaga diseinatzaileak zuzendutakoa; “Arkitektura eta Eremu Publikoa” sailean, Algortako San Nikolas eliza, neoklasiko berantiarraren eredua dena; “Gastronomia”-n, Itxas Argia elkartea, Nazioarteko Paella lehiaketaren sustatzailea; “Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan”, Unai Aranzadi kazetaria, hainbat guda eta utopiatan; “Kultura Ondarea, hautemangarri eta hautemangaitza”-n Biotz Alai abesbatza eta “Ibilbide Profesional eta Artistikoa”-n, Rafa Villa margolaria, marrazkilaria eta eszenografoa; eta, jakina, “Berrikuntza Kultura”-n, Sener ingeniaritza enpresa.