Ekimeneko kartela

Plentziako Danontzat gaztetxeak antolatuta, Oskar Matute Garcia de Jalon Alternatiba alderdiko bozeramaileak eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldeko 7:30ean. Ekimena Danontzat gaztetxean izango da eta bertan ezkerraren erronken inguruan mintzatuko da Matute, espainolez. Antzeko solasaldia eskaini zuen Alternatibako eledunak pasa den hilabetean Trapagaranen eta bertan "ikuspegi sozial eta eraldatzaile batetik sistemari alternatiba eraikitzea biziraupen kontua" eta "ezinbestekoa" dela adierazi zuen. Bere ustez, oraingo egoeran ezkerrak aukera galduko balu, inoiz eskumarekiko izan duen porrotarik handiena biziko luke testuingurua dela eta. "Txarto deitutako Ongizate Estatua soilik langile klasearen garaipentzat jo dugu askotan eta horrela da hein batean baina baita Europako Mendebaldeko klase zapaltzailearen ematea izan zen, beste hein batean" SESBen gertatzen zena imitatzen saiatzeko, Matuteren ustez. "Egun ez dago sistema bipolarrik" eta Ongizate Estatua, gainera, beste herrialderen miseriaren gainetik eraiki dela gogoratu zuen. Horregatik berarentzat une honetan ez dago ezkerra eta eskuinaren arteko talkarik, "demokrazia eta kapitalismoaren arteko talka baizik", kapitalismoak aberastasun akumulazioa mantentzen jarraitzeko gizarte demokratikoa eraikitzeko baliatutako elementuez libratu behar delakoan. Argazkian, Oskar Matute Itzubaltzeta / Romon, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskunde kanpainan.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!