Uribe Kostako udaletan egindako lana baloratuko du bihar EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 17a, 13:45

Datorren asteazkenean, maiatzaren 22an, urte bi beteko dira azken udal hauteskundeez. Hori gogoan, "Udal legegintzaldiaren erdia: balantze eta erronkak" ekitaldia egingo du bihar Gernika-Lumon Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ). Bertan, Uribe Kostako eta Erandio udaletan egindakoaz eta proiektuez mintzatuko dira Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea. Bertako egoeraz gain, Busturialdea, Lea-Artibai, Mungialdea eta Txorierri eskualdekoa ere hizpide izango dute. Ekimena goizeko 11etan abiatuko da, Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian. 2011n, EAJk 30.818 boto-paper bildu zituen Uribe Kosta eta Erandion, lau urte lehenago baino 1.154 gehiago. Halere, Bilduren sarrerak 6 zinegotzi kendu zizkion eta baita Sopelako Udala ere. Bestalde, Plentzia eskuratu gabe jarraitu zuen, baina Gorlizko Udala berreskuratu zuen. Argazkian, Itxaso Atutxa BBBko presidentea / cc-by-nd EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun