Bretainian joko dute eskualdeko lau emakume errugbilarik, selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 17a, 15:51

Euskadiko Rugby Federakuntzak osatutako selekzioen barnean, Bretainako Châutelin herrian lehiatuko dira asteburuan Garazi Uriarte Eiguren (Getxo) eta June Mirones (Uribealdea) talde seniorrean. "Emakumeak uztartzean" izeneko Zazpirako Herriarteko Txapelketan arituko dira. Era berean, Vanessa Aristizabal eta Ainhitze Agirre Uribealdeko jokalariak EAEko emakumezkoen 18 urtez azpiko taldean izango dira txapelketa berean. EAEko bi taldek goi mailako arerioak izango dituzte, besteak beste Bretainiako selekzioa, Parisko konbinatuak edo Ingalaterrako taldeak. EAEko bi selekzioek datorren asteko Parisko Herriarteko Txapelketa prestatuko dute Bretainian. 18 urtez azpiko taldea herriarteko txapelketa batean arituko da estrainekoz. Argazkian, erdian, Garazi Uriarte Eiguren Getxo Rugbyko jokalaria Uribealdearen aurkako derby batean / © Getxo rugby taldea.

18 urtez azpiko taldean Uribealdeko Aristizabal eta Agirrez gain, honako ordezkariak izango dira: Olaia Auzmendi (Hernani), Sara Navarro (Hernani), Amaia Erbina (Ordizia), Kattalin Garaita (Durango), Joana Murray (Durango), Miren Etxezarreta (Gaztedi), Ane Sainz (Gaztedi), Irene Reyes (La Unica) eta Yolo Ramirez (La Unica).

Bestalde, senior taldean Uriarte eta Mironesekin batera arituko dira Marta Tejero (Hernani), Irati Ormazabal (Hernani), Paula Rios (Eibar), Edurne Vidal (Eibar), Uribarri Barrutieta (Durango), Argiñe Alakano (Durango) eta Oihane Alakano (Durango).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun